Jolasaren Alternatiba [II]

    Bakerako hezkuntzako jolasak eta dinamikak

    Liburu hau, Edupaz saileko bigarrena, bakerako hezkuntzako klasiko bat da; berrehun jolas eta dinamika inguru biltzen ditu, Mintegian urtetan probatuak eta esperimentatuak, hainbat testuingurutan erabil daitezkeenak (bakerako hezkuntza, giza eskubideak, garapena…). Jolas bakoitza fitxa baliagarri eta erabilerraz baten bidez dago azalduta. Fitxa bakoitzak atal hauek ditu: jolasaren azalpena eta helburuak, parte-hartzaileen profila, jarraibideak, garapena, ebaluatzeko arrasto batzuk eta jolasaren aldaerak. Horrenbestez, fitxak ez dira errezetak. Halaber, aurkezteko modu horri esker, malguak dira fitxak, eta erraza da jolasak kasuan kasuko egoeraren arabera moldatzea. Liburuak hiru aurkibide ditu: orokorra, atalaren edo jolas-motaren araberakoa eta adinaren araberakoa. Horri esker, oso erraz erabiltzen da liburua. Parte-hartzaileei aurrera egiten laguntzeko, zenbait ataletan sailkatu dira jolasak: 1) nork bere burua aurkezteko jolasak; 2) elkar ezagutzekoak; 3) norbera eta taldea sendotzekoak; 4) elkarrengan konfiantza lortzekoak; 5) elkarrekin komunikatzekoak; 6) lankidetzan aritzekoak; 7) gatazkak konpontzen ikastekoak; 8) lasaitzekoak; eta 9) jausgailua erabiliz egitekoak. Educación para la Paz de la Asociación Pro Derechos Humanos 1987an sortu zen. Hezkuntza formaleko eta hezkuntza ez-formaleko zenbait mailatako pertsonak hartzen dute parte hartan. Mintegiak hiru helburu ditu: irakasleak sentsibilizatzea, bakerako hezkuntza eta bakeari, giza eskubideei eta garapenari buruzko hezkuntza beharrezkoak direla ohar daitezen, eta horren inguruko ardura izan dezaten; hezitzaileak trebatzen eta bakerako hezitzaileen taldeak ugaritzen laguntzea; eta materialak sortzea, moldatzea eta zabaltzea. Mintegiko materialek Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren saria jaso dute bi aldiz, eta honetarako diseinatzen dira: pentsatzen eta adierazten ikasteko eta irakasteko, disidentzia sustatzeko, eta errealitatearen berri emateko; alegia, mundu batean bizi garela, eta mundu hori bidegabea eta askotarikoa dela jakinarazteko.

    Escritor
    Colección
    Edupaz
    Materia
    Educación
    EAN
    9788483194928
    ISBN
    978-84-8319-492-8
    Páginas
    272
    Ancho
    17 cm
    Alto
    27 cm
    Fecha publicación
    03-03-2010
    Número en la colección
    323
    Edición en papel
    16,50 €<<<Añadir al carrito

    Sobre Seminario de Educación para la Paz (Escritor)

    • Seminario de Educación para la Paz
      El Seminario de Educación para la Paz de la Asociación Pro Derechos Humanos, creado en 1987, reúne a personas procedentes de distintos niveles de la educación formal y no formal. Sus materiales, que han recibido dos premios del Ministerio de Educación y Ciencia, han sido pensados... Ver más sobre el autor

    Libros relacionados